Berriak
Eusko Legebiltzarra
2020/04/24
Joseba Egibarrek EH Bilduri: "Aurre egin beharreko elementua birusa da, ez da ez EAJ, ez Lehendakaria, ezta Murga sailburua ere"
Bildu eta ELA bezalakoak, ikuspegi edo heldutasun politikorik ez dutela eta zenbat eta okerrago hobe pentsatzen dutenak gaitzetsi ditu bozeramaile jeltzaleak. "Kritika eraikitzailea dena, baina hemen birusari aurre egin behar zaio. Pandemiaren aurkako borrokan zentratzen ez bagara, denborak eta desioa errealitatearekin nahastuko ditugu"
Eusko Legebiltzarra
2020/04/17
Pandemiaren aurrean Legebiltzarreko akordioak txalotu ditu EAJ-PNVk, "orain tokatzen dena bultzada ematea eta elkarlanean aritzea delako"
Jeltzaleek uste dute adostasunek Covid-19ren aurkako erantzunaren eraginkortasuna hobetuko dutela, eta konfiantza indartuko dutela gizartearentzat izugarri gogorra den une batean. "Ahalegin partekatuak beti dira positiboak. Eztabaidak antzuak dira"
Eusko Legebiltzarra
2020/04/02
Eusko Jaurlaritzak Covid-19ren aurka egindako ahaleginak aldarrikatu ditu Egibarrek, eta "lankidetzarik onena akordioa eta elkarrizketa da, eta ez mendekotasuna"
Lehendakariaren neurriak defendatu ditu bozeramaile jeltzaleak: "Salbuespenezko eta aurrekaririk gabeko egoera batean, Euskadi gai izaten ari da erantzun duin bat emateko" osasun sistema indartsu eta heldu baten bidez"
BERRIA
2020/03/31
"Urteurrena berrogeialdian", Iñigo Iturrateren iritzi-artikulua
40. urteurrena berrogeialdian. Ez genuen inoiz imajinatuko! Gaur hauteskunde-kanpaina betean egon behar genuen, eta ordu hauetan segur aski Gernikako Juntetxean, non aurtengo ospakizunen ekitaldi nagusietako bat egingo genuen. Baina koronavirusa gure bizitzetan sartu da eta dena nahasi du.
Eusko Legebiltzarra
2020/03/31
Herri-erronka berri baten aurrean Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrenean
Bakartxo Tejeria Otermin-en iritzi artikulua, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburua
Eusko Legebiltzarra
2020/03/24
EAJ-PNVk babestu egin du Lehendakariak koronabirusaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa Diputazio Iraunkorrean azaltzeko agerraldia
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak uko egin dio orain Diputazio Iraunkorraren eskuduntzak eta funtzionamendua aldatzeari; EAJ-PNVren kontrako botoak legelari nagusiaren txostenari erantzuten dio, zeinak ohartarazten baitu proposamena ez dela onargarria, legez besteko proposamen baten bidez erregelamendua aldatzeko asmoa duelako
EBB
2020/03/12
Leixuri Arrizabalagaren hitzetan koronabirusa ezin da hauteskunde garaiko eztabaidagai bilakatu eta erantzukizunez jokatzea eskatu du
EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburuak esan du hau ez dela “krisi politikoa, osasun krisia baizik”, eta bai herritargoak bai ordezkari politikoek “eskuduntza duten agintariek une bakotxean emongo deuskuezan gomendioak” bete behar ditugula
Bizkaia
2020/03/10
Leixuri Arrizabalagaren esanetan ezkerrekoen ardatzak ez du edukirik, eta “guztiz desegoki” jo du euskal hiritargoarentzat
Bizkaiko hautagaiak adierazi du hainbat gai daudela Elkarrekin Podemos, PSE eta EH Bildu elkarrengandik erabat aldentzen dituztenak, eta galdetu du zer gairen inguruan adostuko luketen eta zeri uko egiteko prest egongo liratekeen
Eusko Legebiltzarra
2020/02/25
Iñigo Iturrate: "EAJ-PNVk talde berritu eta esperientziaduna aurkeztu du, Euskadiren zerbitzura lan egiten jarraitzeko"
Legebiltzarkide jeltzaleak belaunaldien arteko ordezkapenaren alde EAJ-PNVk egindako apustua baloratu du. "Berrikuntza lehendakariaren sendotasun politikoarekin uztartzen da. Hori da EAJ eredua. Esperientzia eta erreleboa, hobetzeko"
Eusko Legebiltzarra
2020/02/18
EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bermatu du, Zaldibarkoa bezalako egoera ezohiko eta oso konplexuan
Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen ustez, "Batasuna da gakoa" tragedia honetatik indartuta ateratzeko, eta galdetu du ea zergatik batzuk aurrera joan beharrean alde batera jarri diren. "Arazoa konpondu nahi badugu, batasunaren aldeko apustu argia egin behar dugu", defendatu du
Eusko Legebiltzarra
2020/02/13
EAJ-PNVk EH Bilduren jarrera salatu du, arduratuago baitago Lehendakaria higatzen Zaldibarko gertaera tragikoaren kudeaketan laguntzen baino
Iñigo Iturrate jeltzalearen hitzetan, "Eusko Jaurlaritzarentzat eta Lehendakariarentzat premiazkoena lurperatuen gorpuak aurkitzea den bitartean, EH Bildurentzat premiazkoena Lehendakariaren figura modu doilor eta zitalean higatzea da". Astearte honetan emango ditu azalpenak lehendakariak Eusko Legebiltzarrean
EBB
2020/02/11
EBBk bere hautagaiak aukeratzeko barne prozesuaren epeak doitu ditu A-5erako eta aukeraketa otsailaren 24an amaituko da
Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakarigai eta Eusko Legebiltzarreko presidentegai bakarrak

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















