Prentsa Aretoa

2025/05/30

EAJk eta PSE-EEk, EH Bildurekin eta Sumarrekin batera, ekimen bat aurkeztu dute nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskal herritarrak omentzeko eta Gogora Institutuari identifikatzeko lanean jarrai dezan eskatzeko

Gogora Memoriaren Institutuak egindako ikerketa baten arabera, 253 euskal herritar deportatu zituzten 1940 eta 1945 bitartean

rss Ezagutzera eman
EAJk eta PSE-EEk, EH Bildurekin eta Sumarrekin batera, ekimen bat aurkeztu dute nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskal herritarrak omentzeko eta Gogora Institutuari identifikatzeko lanean jarrai dezan eskatzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV eta PSE-EE talde-parlamentarioek, EH Bildu eta Sumar taldeekin batera, ekimen bat erregistratu dute nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako pertsonak “aitortzeko eta omentzeko”, “egungo Euskadik eraiki dituen balio demokratikoen defentsan egindako borrokagatik”. Proposamenak Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari eskatzen dio lanean jarrai dezala euskal deportatu guztiak “bilatzen eta identifikatzen” eta haien familiak aurkitzen.

Gogora Institutuak Hirugarren Reicheko (1940-1959) kontzentrazio-esparruei buruz egindako azterlanaren arabera, 80 urte bete direnean askatu zirenetik, 253 euskal herritar deportatu zituzten esparru horietara, “herritarrek demokratikoki aukeratutako eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Bigarren Errepublikak ordezkatutako gobernu-eredu askea defendatzeagatik”.

Gaineratu duenez, biktima horien memoriak ez du merezi duten errekonozimendua eta omenaldia jaso izan. “Urteetan zehar, haien izenak ahanzturan erori dira, eta haien esperientziak ezezagunak izan dira euskal gizartearen gehiengoarentzat”, eta, beraz, “deportazioa ez da gure memoria kolektiboaren parte izan”. “Era berean, bereziki gogoratu behar dira erresistentzia ekintzen ondorioz deportatu zituzten hamar emakume euskal herritarrak, emakume izateak isiltasun maila handiagoa ekarri baitie”, gaineratu du proposamenak.

Horregatik guztiagatik, proposamena sinatu duten taldeek uste dute euskal gizarteak “zorra duela deportatuen aitorpenarekin”, eta Eusko Legebiltzarretik dei egin nahi diete erakundeei, elkarteei eta, oro har, herritarrei, “haien oroimenean, aitortzan eta omenaldian aktiboki parte har dezaten”.