Prentsa Aretoa
2020/08/06
Hamabigarren legegintzaldiko lehen ohiko osoko bilkura. Bateraezintasunen Batzordea aukeratu da
Legebiltzarkideen balizko bateraezintasunak aztertuko dituen batzordea osatuko duten kideak izendatu ditu Eusko Legebiltzarrak. Kerman Orbegozo eta Joseba Diez Antxustegi izango dira EAJ-PNVko ordezkariak
Eusko Legebiltzarrak legealdi berriko lehen ohiko osoko bilkura egin du gaur goizean, abuztuaren 3an eratu ostean. Bilkura horretan Bateraezintasunen Batzordea osatuko duten legebiltzarkideak izendatu dira, Lehendakariaren inbestidura baino lehen egin beharreko urratsa.
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldetik Kerman Orbegozo eta Joseba Diez Antxustegi izendatu dituzte. Batzordeak gehienez ere 20 eguneko epean eman beharko du irizpena, baldin eta 75 legebiltzarkideren batek bateraezintasun-arrazoiren bat badu; hala ere, taldeen asmoa lana ahalik eta gehien bizkortzea da; horrexegatik, hurrengo bilkura batean -oraindik zehazteke eguna, baina hurrengo egunetan izango da- onartu ahal izateko. Bilkura horretan bertan, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak Lehendakariaren inbestidurako osoko bilkurarako data finkatuko du. Iñigo Urkullu jarduneko Lehendakariak eta EAJ-PNVk behin eta berriz adierazi dute Gobernu berria lehenbailehen (iraileko lehen egunetan) eratzea nahi dutela, Covid-19k sortutako egoeraren erronkei aurre egiteko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2026/04/01
Eusko Legebiltzarra
2026/03/26
Eusko Legebiltzarra
2026/03/20
Eusko Legebiltzarra
2026/03/05
Eusko Legebiltzarra
2026/02/26
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/12/31
Eusko Legebiltzarra
2024/12/12
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2024/12/20
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















