Agiriak
Enmienda - Enmendakina
2020/01/17
'Dekretu digitala´transakzio-zuzenketa
EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos taldeek sinatutako zuzenketa, 'Dekretu digitalaren' aurka
docx 234 KB
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, bere Zerbitzu Juridiko Nagusiak emandako prozedura-irizpenean oinarrituta, erabaki dezala konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea urriaren 31ko 14/2019 Errege Lege Dekretuaren aurka, eta Estatuko Administrazio Orokorrari gonbita egin diezaiola lankidetzarako aldebiko batzordea eratzeko Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoko 33.2 artikuluaren arabera, aipatu aginduan, konstituzionaltasunari dagokionez, bi gobernuen artean dauden aldeak konpontzeko.
2.- Eusko Legebiltzarrak Gobernu zentralari eskatzen dio negoziatu dezala aipatutako Errege Lege Dekretuaren erreforma Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioekin, hura baliozkotzeko egin den eztabaidan sortutako desadostasunak gainditzeko, honako hauek bermatzeko:
- Administrazio publikoek eremu digitalean egiten dituzten jarduketek ez eragitea oinarrizko eskubideei, hala nola informaziorako eskubideari eta adierazpen-askatasunari, eta ziurtatzea beti dagoela edozein jarduketaren gaineko berehalako kontrol judiziala.
- Komunikazio-sare eta -zerbitzu elektronikoek esku hartu ezin izatea, baldin eta esku-hartze horrek ordenamendu juridikoan dauden oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak murriztea badakar, eta betiere berehalako kontrol judizialaren menpe geratuz.
- Jarduera uzteko agindu orok arrazoitua izan behar du, aldez aurreko entzunaldirik gabe, eta berehala errekurritu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
- Identifikazio elektronikoko sistemak ukatzeko erabakien kontrolean autonomia-erkidegoen esku-hartzea sartzea, Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Konferentzia Sektorialaren bidez, erabakia hartu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean.
- Identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema anitzen erabilera ez eragoztea, identifikazio digitaleko zerbitzua pribatutasuna babestearekin bateragarri egiten dutenak barne, hala nola blockchain oinarritutako identifikazio-sistema banatuak
Gure Egileak
-
Iñigo Urkullu
-
Joseba Egibar
-
Luis Javier Telleria