Gure Legebiltzar Taldea
Maria Jose Etxegoien Arzuaga
Oñatiarra, zuzenbidean lizentziatua. Oñatiko zinegotzia, guztira 12 urte udal-ordezkari gisa. 2003tik 2007ra udal-gobernuan eta 2015etik 2023ra oposizioan. Tarteko urteetan Oñatiko UBBko kide izandakoa eta duela gutxi berriro UBBko kide izendatua.
Politikarekiko interesa etxetik datorkit. Aitta Oñatiko Udaleko zinegotzia izan zen EAJ- PNVren ordezkari gisa. Bera eta ama dira gure eredu. Beren adibidearen bidez, ahaleginaren balioa, familiaren eta komunitatearen garrantzia, elkartasuna, abertzaletasuna eta euskararekiko, kulturarekiko, naturarekiko, herriarekiko maitasuna erakutsi dizkigute. Balio horiek guztiak bat datoz EAJ-PNVn oinarrian daudenekin, eta horregatik erabaki nuen EAJ-PNVra afiliatzea.
Lanaren bidez feminismora hurbildu nintzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunera, eta urte hauetan berdintasun-gaietan trebatu naiz. Argi daukat emakumeak aurrera egitea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea giza eskubideen kontua direla, eta horren alde lan egiten jarraituko dut.
Gero eta gehiago estimatzen ditut familian elkarrekin pasatzen ditugun uneak. Baita koadrilarekin eta gainerako lagunekin gozatzen ditudanak ere. Gainera, mendira joatea gustatzen zait, eta libre ditudan uneak erabiltzen ditut Arantzazu eta inguruetara joateko.
Alaba bat eta seme bat ditut, eta iloba gazte asko. Hala, hurrengo legegintzaldiko erronka bat da euskal gazteen kezkei eta arazoei konponbideak bilatzea, Euskadi libre bat eraikitzea, gazteek bizitza-proiektu duinak garatu ahal izan ditzaten.