Gure Legebiltzar Taldea
Jon Andoni Atutxa Sainz
Jon Andoni Atutxa Sainz naiz eta Bilbon jaio nintzen 1970ean Bilboko Errekalde auzoan. Goitik behera naiz errekaldetarra. Han jaio eta hazi nintzen, eta bertan bizi naiz. EAJ-PNVko legebiltzarkidea naiz duela lau urtetik, eta beste 16 urte nituen Bizkaiko Batzar Nagusietan ahaldun gisa. Urte hauetan Bizkaiak eta Euskadik bizi izan duten eraldaketaren parte izateko zortea izan dut, eta gure gizartearen bizi-baldintzak hobetzen jarraitzeko lan egingo dut.
Familia abertzale batetik nator, non politika eguneroko ogia bezalakoa zen. 22 urte nituenean alderdikidetu nintzen eta ordutik hainbat barne kargu izan ditut Errekaldeko Udal Batzordeko kide gisa, Lurralde Batzarrean ahalduna, eta duela 11 urtetik hona Bizkai Buru Batzarreko burukide izateko ohorea dut.
Geografia eta Historian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. Lizentziatu ondoren hainbat ikerketa proiektu garatu nituen, Guda Zibilak Euskadin izan zuen garapenari buruzko artikuluak idatzi nituen eta gizarte zientzien irakaskuntzari buruzko lanetan kolaboratu nuen. Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako irakaslea izan naiz, zuzendaritza batzordeko kide izanik.
EAJ-PNVko alderdikideek legebiltzarkide izaten jarraitzeko ematen didaten aukera berri honi erronka argiekin aurre egiten diot: gure gazteen bizi-baldintzak hobetzea, adinekoentzako zaintza-sisteman aurrera egitea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeak dakartzan erronketan sakontzea eta autogobernu maila handiagoak lortzeko urratsak ematea.
Nire tarte libreetan mendira joatea gustatzen zait, bereziki Bilboko Arnotegira. Nire bikotearekin edo lagunekin joatea gustatzen zait, pilak kargatzeko eta solasaldi luzeak izateko. Irakurtzea da nire beste zaletasun handienetako bat, baina ez da erraza nahiko nukeen guztia irakurtzeko nahikoa denbora ateratzea. Badira bi neskatila, Jone eta Maider alabak, harro sentitzeko arrazoi handiak ematen dizkidatenak. Haiekin ahal dudan denbora guztia partekatzen saiatzen naiz. Ikatz gure txakurrarekin denbora pasatzea ere gustatzen zait. Gure alabak esnatzeko zaletasuna du, haien baimenik gabe, noski. Ondoren antolatu ohi den zafarrantxo hori pozten nau goizetan.
Hautagaitza berri honi gogotsu aurre egiten diot, ziur bainago nire bizitzan zehar jasotako esperientzia lan honen mesedetan jarri dezakedala, sakon eta zorrotz eztabaidatu beharreko gaiak landuz, gure gizarteak aurrera egiten jarrai dezan.