Gure Legebiltzar Taldea
Naiara Bedialauneta Bilbao
Naiara Bedialauneta Bilbao naiz eta 50 urte ditut. Ondarroarra naiz eta bizitza erdia daramat Gasteizen bizitzen. Bertan sortu dut nire familia eta bi alabaren ama naiz. Zuzenbidean lizentziatua naiz eta azken hamabi urteotan Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian egin dut lan.
Familia abertzale batetik nator eta belaunaldiz belaunaldi Euskadirenganako maitasuna transmititu dugu. Nire aitite (aitaren aldetik) gudaria izan zen, Frantzian erbesteratuta egon zen hiru urte eta urtebete Larrinagako kartzelan, Errepublika garaian EAJren Udal Batzarrekoa izan eta bere familia-ontziarekin (Bedialauneta Anaiak) Eusko Jaurlaritzak agindutako lanak egin izanaren delitu bakarrarekin.
Txikitatik, etxean, abertzaletasuna bizi eta sentitu dut. Beti joan izan naiz gurasoekin Aberri Egunetara eta Alderdi Egun guztietara (Aralarretik aurrera). Euskalduna naiz, nire ama hizkuntza euskara da eta txikitatik bizi izan dudan kultura euskalduna izan da, ikastola batean ikasi dudalako.
Alderdizalea izan naiz beti, eta Gasteiz Erdialdeko Uri Erakundeko afiliatua naiz 2019tik.
Eusko Legebiltzarrerako hautagaitza ohore handiz hartzen dut, erantzukizunaren zentzu handiarekin eta Euskadiren alde eta Euskadirentzat, emakume, ama, abertzale eta euskaldun gisa, lan egiteko gogoaren ilusioarekin. Asko dago egiteko, baina Euskadiri diogun maitasunarekin eta gure taldearen indarrarekin, gogor lan egingo dugu oparotasunean, berdintasunean eta autogobernuan aurrera egiteko, Lauaxetak zioen bezala, “Dana emon behar jako maite dan askatasunari”. Nire zaletasunak, besteak beste, irakurtzea eta kirola egitea dira.