Next Euskadi

Gure Legebiltzar Taldea

rss Ezagutzera eman
Elena Lete García

Elena Lete García

Lete Bergarakoa da, arkitekto teknikoa, eta bere ibilbide profesionala euskal administrazioaren maila desberdinei lotuta egon da.

1989an hasi zen lanean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailean, eta, ondoren, Arrasateko Udalean sartu zen, 2013an Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendari kargua hartu zuen arte.

2015ean, Letek udal politikarako jauzia egin zuen bere jaioterrian zinegotzi gisa, eta urtebete geroago, Juan Jesus Alberdik dimisioa eman ondoren, Alkatetzaren buru jarri zen (2016-2019). Azken udal hauteskundeetan EAJ-PNVren hautagaitzako buru izan zen, eta aurtengo martxora arte oposizioaren bozeramailea izan zen Udalean. Elena Letek 2021ko uztailetik da euskal legebiltzarkidea.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA