2024/02/26
Iñigo Iturrateren ustez, apirilaren 21eko hauteskundeek "bi ereduren eta bi ibilbide politikoren artean" hautatzeko balioko dute
Koordinatzaile jeltzalearen ustez, Bilduk EAJ-PNVrekin gobernatzeko egin duen eskaintza "estrategia zakar" baten ondorio da: "Egun batean, Bilduk politika neoliberalen adibide gisa jartzen zaitu, eta eskuin muturrarekin alderatzen zaitu; hurrengo egunean, berriz, bloke aurrerakoiaren funtsezko zati gisa aurkezten zaitu", gogoratu du
2024/02/15
Legebiltzarrak adostasun handiko hiru lege berri onartu ditu, Euskadi solidarioagoa eta pertsona guztien eskubideak gehiago errespetatuko dituena izan dadin
Ganberak oniritzia eman die Lankidetza, Haur eta Nerabeen Arauei eta 'Trans Legeari'. EAJ-PNVren, Eusko Jaurlaritzaren eta giza-taldeen lidergoa funtsezkoa izan da hiru lege-proiektuak aurrera ateratzeko
2024/02/08
Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea onartu da, akordio zabalarekin eta neutraltasun klimatikoa lortzeko helburuarekin, “inor atzean utzi gabe”
“Euskadi jasangarria, berdea, ingurumena errespetatzen duena eta garapen sozial, ingurumeneko eta teknologiko-industrialarekin konprometitua dagoena nahi dugu”, adierazi du Unai Grajales EAJ-PNVko legebiltzarkideak
2024/02/08
EAJ-PNVk osasun publikoarekiko eta kalitatezko arreta medikoarekiko konpromisoa berretsi du, medikuen gabeziari aurre egiteko estrategia eraginkorrak defendatuz
Elena Lete legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, "Eusko Jaurlaritzak dagoeneko ezarri ditu eta jarraituko du ezartzen sendagile gutxiegitasunari aurre egiteko neurri eraginkorrak", osasun-jarduera publikoaren eta pribatuaren arteko bateraezintasunaren eskakizunari arreta berezia eskainiz; "horrek osasun-espezialisten defizita areagotuko lukeelako"
2024/02/01
EAJ-PNVk herritar euskaldunen eskubideak beste behin ere defendatu ditu Eusko Legebiltzarrean
Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak gogorarazi du azken hamarkadetako hizkuntza politikek hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatzea eta hizkuntza eskubideak errespetatzea izan dutela helburu
Bideoak...
EBB
2024/01/27