Next Euskadi

Gure Legebiltzar Taldea

rss Ezagutzera eman
Irune Berasaluze Lazkano

Irune Berasaluze Lazkano

Irune Berasaluze Lazkano naiz. Mendaron jaio eta han bizi naiz, ezkonduta nago eta bi seme alaba ditut. Zuzenbide Ikasketak burutu nituen Deustuko Unibertsitatean Bilbon eta abokatu bezala aritu naiz beste lagun batek eta biok irekitako bulego batean.

Politikak beti erakarri nau, etxean asko bizi izan delako politika. Amamarekin izaten nituen solasaldi ugari, bere gazte garaian bizi izan zituenak kontatzen zizkidanean, gerra aurretik Emakume Abertzale Batzan ibili zenekoak edo gerra garaikoak. Abertzaletasuna barne barneraino sartuta zeukan emakumea izan nuen amama eta neurri handi batetan berari esker jarraitu dut politikaren bide hau.

Herriaren alde lan egiteko modu bat bezala ulertu izan dut politika eta horregatik erabaki nuen Mendaroko Udaletxerako EAJren zerrendan aurkeztea. Lehenengo zinegotzi bezala eta gero Alkatea izan nintzen.