Gure Legebiltzar Taldea

Ana Ruiz De Alegría Maeztu
Duela 54 urte jaio nintzen Gasteizen, baina Adanan bizi naiz, maite dudan eta bihotzean daramadan herri txiki batean. Bere jendeaz, bere lasaitasunaz, bere basoez eta bere bidexkez gozatzen dut. Horietara ihes egiten dut aukera dudan bakoitzean.
Ana Ruiz de Alegria naiz. Geografian eta Historian lizentziatu nintzen. CEUn bibliotekonomia, dokumentazio eta artxibistika masterra egin nuen. Bizitzaren gorabeherak tarteko, gaur egun familiako nekazaritza-ustiategi bat kudeatzen dut. Asko gustatzen zait egiten dudana. Gozatu egiten dut naturarekin eta jaten ematen digun lurrarekin harremanetan egonda.
27 eta 24 urteko bi seme-alabaren ama, eta mendeko pertsona baten zaintzaile, nire denboraren zati handi bat berari eskaintzen diot. Lan hori atseginez egiten dut eta gainerako guztia konpentsatzen du.
Benetan sinesten dut justizia sozialean, elkartasunean eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean. Balio horiek nire gain hartzen ditudan erantzukizun guztietan defendatzen ditut. Hala egiten dut Donemiliagako Udalean, zinegotzi naizen tokian, eta Adanako Administrazio Batzordean, presidente-erregidore gisa.
Nire bizitzako etapa bakoitza erronka zoragarria da. Orain esku artean dudan erronkak harrotasunez betetzen nau. Herri hau maite dut eta irmoki sinesten dut Iñigo Urkulluren lidergoan, hazten eta aurrera egiten jarraitzeko.