Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Aitor Urrutia Oianguren

Aitor Urrutia Oianguren

Politikarako jauzia ematea erabaki nuen sinisten dudan eta seme-alabei utzi nahi nieken herriaren aldeko konpromisoagatik, nazioa osatzen duen herri hau, Euskadi, bere buruaren jabe, eskubideen subjektu politikoa izan dadin. Halaber, Euskadi aberats, solidario eta euskaldun baten alde egin nahi nuke, egitasmo gizatiar batekin. Horretarako, ezinbestekoa dela deritzot arlo guztiak, Ekonomia, Osasuna, Gizarte politikak etab., guk geuk kudeatzea, ziur bainago hobeto biziko garena.

Hala nola, nire zaletasunak bidaiatu eta irakurtzea dira, famialiarekin egotea, bizikleta txango bat tarteko bada, hobeto, eta ni bezalako futbolzale gipuzkoar batentzat: Reala. Eta gauza batetaz erabat ziur nago: Aipatu klabeetan, herri hau hoberen eraman dezakena hurrengo lau urteetan, Iñigo Urkullu da.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA