Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Iñaki Agirre Arizmendi

Iñaki Agirre Arizmendi

Nire bizitza profesionala sektore pribatu eta publikoaren artean erdibitua egon da, enpresa- eta instituzio-mundutik joan-etorri anitz eginez; bai Bruselan eta baita Euskadin ere. Bien arteko antzekotasuna ordea, nagusiki kudeaketan, giza harremanetan eta nazioarteko munduan lan egin izana da. Guzti hau enpresen administrazio kudeaketa ikasi ondoren.

Euskadi nazio bat da, eta bere etorkizuna demokratikoki erabaki behar du. Gizarte aurreratu, justu, orekatu eta solidario baten alde lan egiten jarraitu behar du. Azken batean, bere pertsonak zaintzen dituen eta munduari konplexurik gabe begiratzen dion Herri dinamikoa. Hori guztia, ikasteko, lehiatzeko edo elkarlana eta elkartasuna eskaintzeko.

EAJ-PNV sortu zenetik, Euskadiren eta pertsonen alde lan egin du. Gaur egun ere hori da gure konpromisoa.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA