Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Kerman Orbegozo Uribe

Kerman Orbegozo Uribe

Zuzenbidean -espezialitate ekonomikoan- lizentziatu ondoren Enpresen Abokatutza Masterra egin eta nire ibilbide profesionala aholkularitza erakunde batean legelari bezala hasi nuen Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Eusko Jaurlaritzan teknikari lanetan aritu nintzen 2011. urtean Eusko Legebiltzarrean hasi nintzen arte.

Euskalduna eta euskaltzalea naiz eta ezin dut irudikatu euskararik gabeko Euskal Herririk. Era berean, abertzale naizen heinean maite dut gure herria eta uste dut merezi duela lan egitea Euskadik ere izan ditzan Europar Batasuneko gainontzeko estatuek dituzten eskubide berdinak.

Azkenik, pairatzen ari garen krisi sakonak inoiz baino argiago utzi du herritar guztion ongizatea bermatzeko ezinbestekoa dela gure autogobernua eta erakundeak babestu eta indartuko dituen aitzindaritza. Ondorioz, Urkullu Lehendakaria eta EAJ-ren legebiltzar talde sendoa da aukerarik onena dauzkagun erronkei aurre egiteko.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA