Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Arantxa Tapia Otaegi

Arantxa Tapia Otaegi

Ingeniaritza Industrialean Doktorea naiz, Elektrizitatean espezializatua. Eremu horretan, enpresa teknologiko eta industrial askorekin elkarlanean aritu naiz, nire ogibidea irakaskuntzari eta ikerketari lotuta egon bada ere, Irakasle Laguntzaile bezala Nafarroako Unibertsitateko Tecnun-en lehenbizi eta EHU-UPVko Katedradun gisa. EHUn bertan kudeaketa-ardurak ere izan ditut, Donostiako Ingenieritza Eskolako Idazkari Akademiko eta Erasmus Programaren arduradun bezala lehenbizi eta gero zuzendari bezala, 2005 urtera arte.

Politika bokazionala izan da niretzat. Oso gazte, 16 urte nituela, EAJn afiliatu nintzen Euskadiren eraikuntzan aktiboki parte hartu nahi nuelako Alderdi arduratsu, serio eta euskal gizartearekin konprometitutako baten eskutik. Bokazio hori hazten joan da eta erakunde-ardurak izateko aukera izan dut; betiere, horrek dakarren arduraz jabetuta. Eusko Jaurlaritzako kide izan naiz azken bi legegintzaldi hauetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu gisa lehenengoan (2012-2016), eta Azpiegituren eta Garraioaren kudeaketa ere neure gain hartu dut bigarrenean (2016-2020). Arlo hori ezagutzen nuen, Garraioko sailburuorde gisa hasi bainuen nire jarduera publikoa (2005-2007). Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolamendurako diputatu (2007-2011) eta Madrilgo Diputatuen Kongresuko kide ere izan naiz (2011 eta 2012).

Pertsona aktibotzat naukate, lagunekin hizketaldiak izaten gozatzen dut eta Zumaiako Flyshean pasiatzen dut estresaren aurkako sendagai gisa. Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera lanean emandako bi legealdiak bizi-biziak eta emankorrak izan dira. Argi erakutsi du Euskadik behar duen pertsona daukagula herri honen etorkizun izaeraduna, lehiakorra eta kohesionatua eraikitzen jarraitzeko.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA