Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Gorka Álvarez Martínez

Gorka Álvarez Martínez

Urteak joan eta urteak etorri, politikak gero eta gehiago erakartzen ninduen. Beraz, 18 urterekin, bi erabaki garrantzitsu hartu nituen. Lehena, EAJ-PNVko alderdikide bihurtzea, alderdiak dituen baloreengatik, eraikitzeko gai izan garen herriagatik eta oraindik egiteko dugun guztiagatik. Eta, bigarrenik, EHUn Politika eta Administrazio Zientzietan matrikulatu nintzen, eta karrerako azken urtean Analisi Politikoaren adarrean espezializatu nintzen. Komunikazio Politiko eta Instituzionaleko unibertsitateko espezialitatea ere egin nuen (UCAM).

2015eko maiatzetik aurrera, Sestaoko Udaleko zinegotzia ere banaiz. Lehen legealdi hartan Kultura, Euskara eta Kirol sailak kudeatu nituen, eta, oraingo legealdian Udalaren bozeramailea naiz eta koordinazioaz eta Kontratazio Publikoaren kudeaketaz arduratzen ari naiz. Bi urte geroago, Gotzone Sagarduik Legebiltzarrean utzi zuen lekua hartu nuen Eusko Legebiltzarrean. Orain, legealdi berri baten atarian, lehen aldian baino ilusio handiagoz ekingo diot berriro hautagaitzari, euskal herritarren ongizatearen alde lanean jarraitzeko indarrez eta gogoz, Sestaokoa bezalako errealitate sozial batean bizi den eta Ezkerraldea lehen eskutik ezagutzen duen pertsona gazte eta langile baten ikuspegitik eta esperientziatik. Eta, herritarrek hala erabakitzen badute, Iñigo Urkullu buru duen taldearen barruan egingo dut. Euskal gizartearen onena irudikatzen duen gizon konprometitua da, guztion onerako kemen eta indar guztiekin lan egiten du zorroztasun osoz. Halaber, soberan erakutsi du kudeaketarako gaitasuna duela.

Politikaz gain, oso gustuko dut irakurtzea eta musika entzutea. Biziki gozatzen ditut liburuak, diskoak, kontzertuak eta festibalak. Kirolzalea ere banaiz eta Sestaoko kluben jarraitzaile sutsua naiz. Baina nire pasiorik handiena familia eta lagunak dira.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA