Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Itxaso Berrojalbiz Zabala

Itxaso Berrojalbiz Zabala

Ekonomian lizentziatu nintzen eta Enpresako Zuzenbide masterra daukat. Gaur egun Zuzenbide Fiskaleko abokatu elkartu nagusia naiz estatu mailako abokatutza bulegorik handienean. 2008an enpresa horretan lanean hasi nintzenetik, bertan garatu dut nire ibilbide profesionala. Zergetan espezializatuta nago eta nire jarduna egiten dut, neurri handi batean, sozietateen fiskalitate alorrean. Hizlari ere izan naiz finantza erakundeetan eta aseguru etxeetan zergei buruzko praktikaren inguruan egin diren mintegi eta hitzaldietan, eta Unibertsitatearekin lan egin ohi dut Zerga Aholkularitza masterreko irakasle gisa. Ibilbide profesionalaz gain, 2015ean zerbitzu publikoan sartu nintzen EAJ-PNVren ordezkari gisa Amorebieta-Etxanoko zinegotzi aukeratu nindutenean. Ohore bat da niretzat. Plazer bat da nork bere herriaren garapenaren alde lan egin ahal izatea.

Oraingo honetan Bizkaiko zerrendan aurkeztuko naiz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta alderdikideek eman didate euskal hiritargo osoari nire esperientzia eta ezagupenak eskaintzeko aukera. Motibaziorik handiena da Euskadi hobetzen laguntzeko lana egitea. Erronka bat da, baina ilusioz beteta, dedikazio osoz eta ahalegin handiz egingo dut, hori dena delako niretzat EAJ-PNVren siglen esanahia.

Eta onena da egon daitekeen lantalderik bikainenarekin egingo dudala eta nire ezagupenak, nire esperientzia, nire kemena eta genero berdintasunaren eta ingurumenaren alde hitzeman dudan konpromisoa eskaini ahal izango ditudala. Hori dena egingo dugu ongizate sistema hobetzen eta Euskadi oparoagoa eraikitzen jarraitzeko helburuarekin.

Nire denbora librean mendiarekin zerikusia duen edozertan aurkituko nauzu: mendira igotzen, eskia praktikatzen… berdin dio. Eta, gainera, familiarekin eta lagunekin egoteko aukera badut, ez dago plan hoberik. Familia da daukadan onena. Ezkonduta nago eta bi urte dituen Kemenen ama naiz. Gustukoen dudan gauza da nire bi mutilekin herri honen txoko zoragarriak deskubritzea.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA