Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Jon Aiarza Zallo

Jon Aiarza Zallo

Aitak txiki-txikitatik transmititu zidan Euskal Abertzaletasunaren idealismoa eta, ikasle nintzelarik, laster konturatu nintzen ideia batzuk daudela praktikara eraman daitezkeenak. Horrek eraman ninduen gazte-gaztetatik alderdikidetzera. 16 urterekin egin nintzen EAJko alderdikide. Konpromiso handia daukat Alderdi honekin; gure historiarekin, sistema politiko propio batean islatzen diren ohiturekin,gure foruekin. Laburbilduz, ni gaztea nintzenean ezagutzea ukatzen ziguten gauza guztiekin.

Neure gain hartu ditut barne erantzukizun politikoak udal mailan, eta 2013tik aurrera EAJ-PNVko herri karguduna naiz. Enpresa pribatutik Eusko Legebiltzarrera igaro nintzen. Erronka handia eta,aldi berean, aukera bikaina, gure nortasunarekin daukadan konpromisoa erakusteko, gure baloreak eta gure ideologia eguneroko lanean proiektatzen duen lantaldeko kide izateko. Orain, hautagaitza honetako kide izateko aukera eman didate eta ilusioz beteta nago, erronka berriei heltzeko orduan daukadan konpromiso berberarekin eta Euskal Autogobernuaren abantzamenduan giltzarri izango den legealdian parte hartzeko erantzukizunarekin.

Horretarako, EAJ-PNVren legebiltzar taldeari eskainiko dizkiot nire lanbidean eskuratu dudan esperientzia eta talde lanean jarduteko ikuskera zehatz bat. Ibilbide bat ere eskain dezaket Eusko Jaurlaritzaren jardunaren defentsan, aritmetika aldakorrean (X. legealdian) zein gehiengo nagusirik gabeko koalizioan (XI. Legealdia). Eta, guztiaren buru, Iñigo Urkullu; gobernu-ekintzan erantzukizuna eta eraginkortasuna erakutsi digun gizona, herri-erronkei aurre eginez eta erantzuna emanez, akordiorako bokazioa duen elkarrizketatik abiatuta. Eta euskal herritarrek hala aitortzen dute.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA