Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Maitane Ipiñazar Miranda

Maitane Ipiñazar Miranda

30 urte daramatzat politikan,hau da, jaio nintzen egun beretik. Familiako denak gara abertzaleak eta Euzkadi maite dugu. Haiek irakatsi zidaten, gazte-gaztetatik, gure lurrarekiko, gure jatorriarekiko, gure arbasoen borroka eta indarrarekiko sentitzen dudan eta sentituko dudan grina, Euzkadi askea eraikitzera begira. Era berean erakutsi zidaten zer-nolako garrantzia duten gure iraganak eta gure kulturak hainbeste maite dudan herri honen berezko izaerari eusteko eta gure nortasun ezaugarriak sustatzeko orduan. Neure soinu txikia maite dut, ehunka kilometro egin ditu dagoeneko, eta Euskal Herri osoko hainbat ekitalditara eraman dut.

Eusko Legebiltzarrerako hautagaitza onartu dut ilusioz beteta eta herritarren alde lan egiteko gogo eta kemen handiarekin. Zorionekoa naiz lantalde zorrotz eta zintzo baten parte naizelako. Taldekideak profesional bikainak dira eta prest daude egin behar den guztia egiteko, gure helburuak lortu ahal izateko. Harro egoteko moduko lantaldea da. Uste osoa daukagu zenbat eta autonomia handiagoa lortzen dugun orduan eta Euzkadi hobea eta oparoagoa izango dugula, gure aberriaren garapen osoa lortzeko behar diren politikak aurrera eramanez. Profil eta izaera ezberdineko emakume eta gizonak gara eta denok batera lantalde bikaina eratzen dugu. Nire kasuan, nire lanbidean eskuratu dudan ezagutzaz aparte,euskal gazteriaren ikuspuntua eskain dezaket: gure beharrak eta baita gure ardurak ere.

Eta, horrekin guztiarekin, Iñigo Urkullu moduko lehendakarigaiarekin. Beti jakin izan du euskal gizartearen beharrei eta ardurei erantzuten,bizitzea tokatu zaizkigun unerik zailenetan bereziki.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA