Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Laura Pérez Borinaga

Laura Pérez Borinaga

Nire oroitzapen eta abenturarik onenak Bastidan daude. Horregatik, biziki eskertzen diet gurasoei eta aitona-amonei lur hauengatik betidanik erakutsi didaten maitasuna; orain nire seme-alabengana eta nire ekintza politikora bideratzen dut maitasun hori. Zerbitzu publikoarekin dudan konpromisoa biziki bizi dut eta pertsonekin hitz egitea gustatzen zait. Kalea gustuko duen alkatea naiz. Entzun, oharrak hartu eta ekintzak abian jartzen ditut Arabako Errioxako udalerri honetako bizi-baldintzak hobetzeko.

Politikarako jauzia eman aurretik, nire ibilbide profesionala epaitegien munduari lotuta egon da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna naiz eta Lan Harremanetan masterra dut. Gasteizko hainbat bulego profesionaletan abokatu lanetan aritu naiz urteetan, eta Arabako Abokatuen Elkargoko eta Abokatuen Euskal Kontseiluko Gobernu Batzordeko kide izan naiz.

Pertsonen gainditze nahia miresten dut, eta giza eskubideen urraketa arbuiatzen dut, bereziki, emakumeen eskubideena. Alderdi honetan eta lehendakariarengan balore sendoak aurkitu ditut eta nik ere egunez egun horien alde lan egiten dut: elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna eta ahalegina. Guztion artean, taldean eta Iñigo Urkullu kapitain dela, Euskadi hobea egingo dugu.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA