Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Joseba Díez Antxustegi

Joseba Díez Antxustegi

Politika gustuko nuenez, 18 urterekin EAJ-PNVn alderdikidetu nintzen, bere kudeaketak Euskadi erreferente bihurtu duelako beste herrialde askorentzat eta nik sinesten ditudan baloreak ordezkatzen dituelako: gardentasuna, zintzotasuna eta ahalegina.

Kirola egitea, familiarekin paseo bat ematea, lagunekin afaltzea edo bikotekidearekin bidaiatzea plan ezin hobeak dira, nahiz eta nahiko nukeen maiztasunarekin egiteko denbora nahikorik ez izan.

Lanpostu duin bat aurkitzea, etxebizitza bat eskuratzea eta bizi-proiektu bati ekitea, neurri handi batean, Herriaren egoera politiko eta ekonomikoaren mende dago. Euskadik asko egin du aurrera azken 7 urteetan eta ezin dugu gure egonkortasuna arriskuan jarri. Horregatik, Iñigo Urkullu da Euskadik behar duen lehendakaria.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA