Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Estibalitz Larrauri Aranguren

Estibalitz Larrauri Aranguren

Azkenaldian EHUn irakasle lanetan ari naiz, Administrazio eta Ingurumen Zuzenbidea irakasten dut. Irakaskuntza hori erronka handia da niretzat, gazteen eta beste belaunaldi bateko pertsonen arreta lortu eta ezagutzak transmititu behar ditudalako. Aldi berean, poza eragiten dit arlo pertsonal zein profesionalean.

Gurasoek balio sendoak irakatsi dizkigute: zintzotasuna, lana, umiltasuna, askatasuna eta gure herriarekiko, Euskadirekiko, eta bere aniztasunarekiko maitasuna. Beraiek, sortu dudan familiarekin batera, nire bizitzako altxor handia dira, beraien laguntza eta pazientziarik gabe hau ezinezkoa zatekeen. Bizitzak uzten didan denbora guztia beraiekin eta lagunekin kalitatezko uneak pasatzen saiatzen naiz, bizikletan aritzen, ahal denean bidaiaren bat egiten edo bizitzako gauza sinpleak egiten, esaterako mahai baten inguruan solasean.

Duela zenbait urte EAJ-PNVko kide naiz eta une honetan nire Uri Erakundeko buru izateko ohorea dut. Gainera, 2016tik Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVko legebiltzarkide izateko aukera eta ohorea izan dut. Etapa honetan berriro egiaztatu ahal izan dut talde-lanaren eta negoziazioaren garrantzia, herritarren bizi-kalitatea hobetzen duten akordioak lortu ahal izateko. Eta bereziki, Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritza zuzentzeko darabilen zorroztasuna eta indarra.

Orain konpromiso eta ilusio guztiarekin onartzen dut EAJ-PNVk hurrengo urteetarako bere proiektuaren parte izateko berriro eman didan konfiantza. Espero dut EAJ-PNVk, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duela, Euskadi gidatzen jarraitu ahal izatea. Azken urteotan herritarrentzat lortu diren hobekuntza nabarmenetatik haratago, oraindik ere bide luzea dago egiteko eta, horretarako, Euskadiko emakume langile, ama eta herritar gisa, EAJ-PNVrengan konfiantza dut.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA