Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Rakel Molina Pérez

Rakel Molina Pérez

Nire aitak, EAJ-PNVko alderdikideak, piztu zuen nigan politikarekiko interesa, arrazoibidea izaten hasi nintzenean. EAJ-PNVrekin konpromisoa hartzea da hartu dudan erabakirik egokienetako bat, alderdiak benetako autogobernua eskaintzen duelako, eta bere kudeaketarekin erakutsi duelako gai dela langabezia jaisteko eta ekonomia, gizarte-politikak eta genero-berdintasuna hobetzeko.

Legealdi honetan legebiltzarkide izatea eta euskal herritarren bizitza hobetzeko gizarte eta berdintasun politikekin laguntzea ohore handia izan da. Datozen lau urteetan ilusio berarekin garatzen jarraitzea gustatuko litzaidake.

Euskadi libre batekin egiten dut amets, herrialde erabat autonomo batekin. Horregatik, uztailaren 12an ilusioz itxarongo dut gure lehendakaria, Iñigo Urkullu, berriro hautatua izan dadin. Gure interesak defendatzeko hautagairik onena da. Egunez egun Euskadi haztea eragin du, segurtasunez aurrera eginez eta pertsonen arazoez kezkatuz. Datozen lau urteetan egiten jarraitzea nahi dut. Egin dezagun amets eta lortuko dugu.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA