Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Luis Javier Tellería Orriols

Luis Javier Tellería Orriols

Biologian doktorea naiz, EHUn. Denbora batez Itsas Biologiako ikertzaile izan nintzen baina laster beste lan batzuk egin nituen Administrazioan, batez ere nekazaritza eta arrantza arloetan.

Gasteizera iritsi eta lasterrera, eta Eusko Jaurlaritzako arduradun askoren lana gertutik behatu ondoren, batez ere Jose Manuel Goikoetxearena, EAJn alderdikidetu nintzen, ikusi nuelako sigla horien inguruan jende zentzuduna, arrazoizkoa eta langilea elkartzen zela. Esku artean zituzten gaiak ondo ezagutzen zituzten eta sentsibilitate handia zuten Euskadin bizi ziren pertsona guztien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko proposamenekin.

Horiek guztiak zehaztu ahal izan nituen Eusko Jaurlaritzan eta Arabako Foru Aldundian hainbat erantzukizun izan nituenean. Aurreko legealdian, legebiltzarkide aukeratu ninduten, Arabako barrutitik.

Politika aktibora egindako jauziak, urte hauetan gurearen alde eta gureentzat lan egiteko aukera eta gaitasuna eskaini dit.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA