Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Jone Berriozabal Bóveda

Jone Berriozabal Bóveda

Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta Zuzenbide Politikoan espezializatu nintzen. Ikasitako teoria hura praktikan jartzeko eta euskal erakundeak barrutik ezagutzeko ohorea eta aukera izan dut Arabako legebiltzarkide izatean.

Erakundeetako bizimoduak zailtasunak eta momentu gazi-gozoak ditu, baina hori dena lepoan daramagu, besteak beste, hezkuntza osasun, gizarte politika, berdintasun, enplegu, ingurumen arloetan hartzen diren erabakiak eta abian jartzen diren egitasmoak herritarren onerako egiten direla ulertzen dugulako. Hori da gure ipar orratza.

Politikarekiko interesa ez zitzaidan une zehatz batean piztu, beti izan dudan zerbait izan da. Intentsitate handiz eta ilusioz bizi izan dut umetatik etxean. Euskara eta gaztelania oso presente izan ditut beti etxean, senideekin, gizartean eta eskolan. Baina bihotzean eramatez gain, nire egunerokoan funtsezko dut lan egiteko eta komunikatzeko.

Duela bi urtetik hona maiz joaten naiz semearekin haur parke eta zabuetara. Neguko egun eguzkitsuak gustatzen zaizkit, tabernako kafe on baten inguruan solasean aritzea, jende naturala eta irri egiten duena, liburu inprimatuak irakurtzea, eskuz idaztea, bilera eraginkorrak egitea eta asko kontzentratu behar dudanean piano musika entzutea.

Gauza guztiei kontu handiz begiratzen diet, jakin-min handia daukat eta xeheki aritzen diren horietakoa naiz. Gauzak ondo egitea gustatzen zait, eta proiektuak pertsona konprometituekin, langileekin eta beren onena ematen dutenekin partekatzea. Whatsapp-en ere "Onena emateko garaia da!" esaldiak gidatzen nau. Hori da ni eskaintzera natorrena: ilusioa, konpromisoa eta etengabeko lana Herria egunez egun eraikitzen jarraitzeko. Herritar guztiak gero eta hobeto bizi daitezen eta beren herriaz harro senti daitezen.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA