Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Eva Juez

Eva Juez

Eva dut izena eta Eibarkoa naiz. 44 urte ditut, ezkonduta nago eta bi alaba ditut.

Informazio Zientzietan lizentziatu nintzen Historia Garaikidean graduondoa egin nuen eta pianoko goi mailako ikasketak egin nituen. Lanari dagokionez, hasieran, solfeo eta piano irakaslea izan nintzen eta tarteka kazetari lanak egin nituen hainbat enpresatan. Etxean politika oso hurbiletik bizi izan dugu beti eta Euzko Alderdi Jeltzalean alderdikidetzeko erabakia hartu nuen 25 urte nituenean. Euskadiren garapenean parte hartze aktiboa izatea erabaki nuen.

2005 urtean zinegotzi lanetan hasi nintzen nire herriko udalean. Udalak dituen ia Batzorde guztietan parte hartu izan dut eta gustukoen dudana eta motibagarrien egiten zaidana da Berdintasun Batzordea. 2007-2011 legealdian Berdintasun Batzordeko presidente izateko zori ona izan nuen. Gaur egun Batzorde horretako kidea izaten jarraitzen dut.

2011-2015  eta 2015-2019 legealdietan Eibarko alkategaia izan naiz eta 2009 urtetik 2015 urtera bitartean Eibarko EAJ-PNVren Udal Taldeko bozeramaile eta koordinatzailea izan naiz. Iragan urteko uztailean EAJ/PNVren Legebiltzarkide egin nintzen eta koordinatzaile eta bozeramaile izateari utzi nion arren, oraindik naiz Eibarko zinegotzia.

Zure herriko udalean egoteak  herrikideekin harreman zuzenean egotera eramaten zaitu, nik neuk biziki baloratzen dudan zerbait.Eusko Legebiltzarreko esperientzia ere oso positiboa izan da eta asko ikasteko balio izan dit. Bidaiatzea dut gustuko, irakurtzea, diseinuarekin zerikusia duen edozer eta,batez ere, ahal dudan guztietan, nire familiarekin egotea.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA