Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Maialen Gurrutxaga

Maialen Gurrutxaga

Maialen Gurrutxaga naiz, elgoibartarra jaiotzez. Hogeita lau urte ditut eta Kimikan graduatua naiz. Honez gaiz, plastiko teknikoen inguruko enpresa txiki bat sortu berri dut lankide batekin.

Txikitatik bizi izan dut giro politikoa etxean, zehatzago esanda, EAJ/PNV-rekiko konpromisoa etxeko nagusienetik hasi eta gazteeneraino. 19 urterekin EGIko partaide egin nintzen gizarteko aldaketetan parte hartu nahi nuelako, iritziak alde batera utzi eta partaidetza aktiboa izatea nuen helburu.

2015ean Elgoibarko Udaleko Euskara eta haur eta gazteriaren sustapeneko zinegotzi aukeratu ninduten elgoibartarrek. Geure hizkuntzari diodan maitasuna praktikan jartzeko eta gazteon eskubideen alde jarduteko aukera  paregabea eman zidaten, biziki eskertzen dudana. Beraz, alderdia barrutik ezagutzen dut.

Urte hauetan guztietan talde lanaren garrantziaz ohartu naiz, nazio izatearen garrantziaz eta guztion betebehar eta eskubideez. Taldearentzat eta taldean lan egiteak geuk nahi dugun ekonomia, osasuna, hezkuntza, ongizatea, besteak beste sustatzeko eta kudeatzeko aukera emango baitigu.

Kimikan lizentziatua izateaz gain, oso gustuko dut kirola. Batez ere mendian ibiltzea eta korrika egitea. Baina esan behar dut asteko unerik gozoenak bikotearekin, lagunekin eta familiarekin bizi ditudan denbora tarteak direla: bazkalondoko elkarrizketak, elkarren ardurez eta ilusioez hitz egiteko tarte horiek.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA