Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Luke Uribe-Etxebarria

Luke Uribe-Etxebarria

Beasainen jaioa 1965an,Informazio eta Komunikazio Zientzietan lizentziatu nintzen. Ikasketa Europarrak eta Zuzenbide Komunitarioa egin nuen gero, eta baita Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Masterra (MBA) ere. Azkenik, ikastaro berezia egin nuen lehiakortasun arloan, MOC (Microeconomics of Competitiveness). Momentuz, izan ere bizitza etengabeko ikasketatzat hartzen dudalako.

Bruselan urte batzuk eman nituen. Hasieran, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Informazio Bulegoan. Gero, EBko Lurraldeen Batzordean, Idazkari Nagusiaren Kabinetean. Berlingo Hormaren erorialdia gertutik bizi nuen. Nazioarteko giroetan murgildu nintzen, jatorri, izaera eta pentsamolde desberdineko jendearekin lanean. Pentsatu, egin eta bizitzeko beste era batzuk ikasi nituen. Ikasi eta ekarpenak egin, euskaldun bezala.

Euskal legebiltzarkidea izatea ardura handia da niretzat. Nere oroimenean betirako geratu dira Euskadiko Estatutu Politiko Berria onarpena edo Lege Kontsultari eman genion baietza. Inork ez pentsa ahaztu ditugula. Argi eta garbi eskatu behar dugu Herri gisa onartu eta errespetatu gaitzatela munduko Nazioen artean.

Errealarekin hunkitzen naiz; gastronomiaz gozatzen dut, baita musikaz ere. Nire ustez, opera da arte-eszenikorik osatuena; baina, ez diot ‘pop’ edo ‘rock’ kontzertu on bati muzin egiten (Rolling Stones taldea bost aldiz ikusi dut zuzenean). Dantza ere gustatzen zait, balet modernoa, garaikidekoa edo neoklasikoaren aldetik. Hamabi urtez Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen kidea izan nintzen. Beste esperientzia zoragarri bat. Kirola garrantzitsua da nere bizitzan. Irakurtzen dut denbora daukadanean, intriga edo suspense handiko eleberriaren bat. Moda oso atsegina dut, Balenciaga gaindiezinaren eskutik, sortzaile oso onak ditugu gaur Euskadin. Baina hainbeste zaletasun artean, guztien gainetik badago bat gailentzen dudana: Ilobenganako joera dut, batez ere, nere alababitxi Olatz eta Inaxio semebitxi bilbotarra.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA