Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Iñaki Agirre

Iñaki Agirre

Antwerpenen (Anberes-Belgika) jaio, nire ikasketak burutu eta herri hartan 33 urte arte bizi ostean, 1990ean Euskadira bizitzera etortzea erabaki nuen, bertatik Aitak eta bere familia osoak erbestera ihes egin behar izan zutelarik 1937an.

Nire bizitza profesionala sektore pribatu eta publikoaren artean erdibitua egon da, enpresa- eta instituzio-mundutik joan-etorri anitz eginez; bai Bruselan eta baita Euskadin ere. Bien arteko antzekotasuna ordea, nagusiki kudeaketan, giza harremanetan eta nazioarteko munduan lan egin izana da. Guzti hau enpresen administrazio zuzendaritza ikasi ondoren.

Euskadi, bakean bizitzea merezi duen nazioa da, demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko eta gizarte aurreratu, justu, orekatu eta solidario bat lortzeko. Azken finean, bere biztanleak zaintzen eta mundua konplexu barik, ikasteko, konkurritzeko edota bere laguntza eta elkarkidetasuna eskaintzeko begiratzen duen Herria baita.

EAJ-PNVk, sorreratik bertatik, Euskadi eta bere herritarrentzat egin du lan. Gaur egun ere, hori da Iñigo Urkullu buru duen lan-taldearen konpromisoa.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA