Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Irune Berasaluze

Irune Berasaluze

Irune Berasaluze Lazkano naiz. Mendaron jaio eta han bizi naiz, Ibonekin ezkonduta nago eta bi seme alaba ditugu, Leire eta Beñat. Zuzenbide Ikasketak burutu nituen Bilbon eta abokatu bezala aritu nintzen beste lagun batek eta biok irekitako bulego batean.

Politikak beti erakarri nau, etxean asko bizi izan delako politika. Amamarekin izaten nituen solasaldi ugari, bere gazte garaian bizi izan zituenak kontatzen zizkidanean, gerra aurretik Emakume Abertzale Batzan ibili zenekoak edo gerra garaikoak. Abertzaletasuna barne barneraino sartuta zeukan emakumea izan nuen amama eta neurri handi batetan berari esker jarraitu du politikaren bide hau.

Herriaren alde lan egiteko modu bat bezala ulertu izan dut politika eta horregatik erabaki nuen Mendaroko Udaletxerako EAJren zerrendan aurkeztea. Lehenengo zinegotzi bezala, gero Alkate eta oraindik ere hor nabil.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA