Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Kerman Orbegozo

Kerman Orbegozo

Kerman Orbegozo Uribe da nire izena, 38 urte ditut eta Donostian bizi naiz. Zuzenbidean -espezialitate ekonomikoan- lizentziatu ondoren Enpresen Abokatutza Masterra egin nuen.

Aholkularitza erakunde batean egin nituen lehen urratsak eta gero Euskal Herriko Unibertsitatean eta Eusko Jaurlaritzan lanean aritu naiz hainbat urtez Eusko Legebiltzarkide izateko aukera izan dudan arte 2011. urtetik aurrera. Ama hizkuntza Euskara izan dut eta gurasoek txikitatik gure hizkuntza, kultura eta Euskal Herriarekiko maitasuna irakatsi zidaten.

Abertzale izanik Euskadi eta Euskadin bizi garenontzako onena nahi dut. Eskubidea dagokigu zer izan nahi dugun eta guri eragiten diguten gaiei buruz erabakitzeko. Ondorioz, zalantzarik ez daukat datozkigun erronka politikoei eta gure benetako arazoei irtenbiderik egokiena emateko Lehendakaririk onena izango dela Iñigo Urkullu.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA