Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Bakartxo Tejeria

Bakartxo Tejeria

Larraulgoa da Bakartxo Tejeria eta Villabonan (Gipuzkoa) bizi izandu ditu haurtzaroa eta gaztaroa. Donostian bizi da gaur egun. Ezkonduta dago eta bi alaba eta bi semeren ama da. Mutikoak – Luka eta Ander – jaio berriak dira eta poz handiz hartu dituzte familian.

EHU-UPVn bukatu zituen Zuzenbide ikasketak eta oso oroitzapen ona du unibertsitateko garai hartatik, bertan ezagutu zuen senarra eta lagun asko egin– Eneko Goia esate baterako – eta gaur egun lagun izaten segitzen dute. Ikasketa horiek euskaraz egin zituen lehenengotariko belaunaldia izan zen, gainera.

Abokatu lanetan aritu zen Villabonako alkate aukeratu zuten arte. Eta bake epaile ere izan zen bere jaioterrian.

Abertzale familian sortua, txiki txikitatik izan du politikarako zaletasuna eta gure Herriarekiko atxikitasuna. Berarentzat politika da “zure herriari laguntzeko modua eta konpromisoa” eta, bere ustez,  “zor zaion tokian jarri behar da berriro ere”. Horregatik guztiagatik erabaki zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak afiliatzea.

Villabonako zinegotzi gisa hasi zuen bere bizitza politikoa, eta alkate aukeratu zuten ondoren. 2001az geroztik da legebiltzarkide eta, une honetan, Eusko Legebiltzarreko presidente da, “sekula amestu ez dudan egoera”.

Aste-bukaerak familiarekin igarotzea du gustukoen. Planik hoberena horixe da berarentzat, “etxean elkarrekin, guztiak batera egotea”.

Legebiltzarrean aritu den lau urteotan, “guztien presidente izaten” saiatu da.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA