Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Maitane Ipiñazar

Maitane Ipiñazar

Maitane Ipiñazar naiz, 26 urteko arratiarra, ezkongabea, ikaslea eta emakume langilea.

Orain dela 4 urte graduatu nintzen Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan eta une honetan Zuzenbideko Gradua ari naiz ikasten. Aldi berean laneko arriskuen prebentzioan zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa batean egiten dut lan. Horrez gain, Igorreko Udalbatzako eta EGIko Lurralde Kontseiluko kidea naiz.

Politikak 26 urte daramatza nire bizitzan, jaio nintzenetik. Nire familia osoa abertzalea da, eta gure herrialdea, Euzkadi, maite dugu. Haiek izan ziren txikitatik sentitzen dudan eta beti sentituko dudan gure lurraldearekiko, jatorriekiko, borrokarekiko eta gure arbasoek Euzkadi libre bat sortzeko zuten indarrarekiko grina hezurretaraino sartu zidatenak, gure lehendakaria den Iñigo Urkulluk gidatzen jakin duen eta hurrengo urteetan jakingo duen Euzkadi, alegia. Ez daukat duda izpirik.

Halaber, gure sustraiek eta gure kulturak duten garrantzia irakatsi zidaten, gure herrialde maiteak izaera eta nortasuna lortzeko eta mantentzeko bidean. Hortik dator nire trikitixarekiko sentitzen dudan miresmena, askotan euskal geografiako hainbat ekitaldi kulturaletan egon dena.

Ohore handia da niretzat talde handi honetako kide izatea, hau da, Euzkadi hobeago bat lortzeko bidea kudeatzeko autonomia gehiago izatea eta betidanik gurea izan dena, gure aberria, aurrera eramatea uste duen taldeko kide!

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA