Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Gorka Álvarez

Gorka Álvarez

Gorka dut izena, sestaoarra naiz eta 28 urte dauzkat.

Etxean politika kontuak beti erabili ditugu naturaltasun osoz, eta nik hain zuzen Politika eta Administrazio Zientzietako ikasketak hautatu nituen UPV/EHUn. Karrerako azken urtean Analisi Politikoan espezializatu nintzen. Komunikazio Korporatiboko masterra ere egin nuen; beti izan dut oso gustukoa arlo hori eta berari esker eman nituen lehenengo pausoak lanaren munduan.

EAJn afiliatu nintzen 18 urte nituela, irudikatzen dituen balioengatik, eraikitzen jakin dugun Herriarengatik, eta oraindik asko daukagulako egiteko, Euskadi erreferentzia izan delako eta izaten jarraitu behar duelako ekonomia, gizartea, osasuna edo kultura bezalako eremuetan.

2015eko maiatzetik Sestaoko Udaleko Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotzi delegatua naiz. Niretzat ohore handia da kargu horretan jardutea eta harro nago, jaiotzez sestaoarra naizen aldetik.

Politikaz gainera, irakurketa eta musika ditut gogoko, edonora laguntzen didaten zaletasunak dira. Kirola ere izugarri maite dut eta Sestaoko kluben jarraitzaile zintzoa naiz, baina familia eta lagunak dira nire pasioak. Gainera, ez daukat inolako zalantzarik, Iñigo Urkullu da Euskadi gidatzeko eta hurrengo urteetan etorkizunari baikor begiratzeko gaitasunik handiena duen pertsona.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA