Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
David Latxaga

David Latxaga

David Latxaga Ugartemendia naiz eta 1961. urtean jaio nintzen Mundakan. Zornotzara ezkondu nintzen, alaba bat eta seme bat ditut eta 27 urte daramatzat Amorebieta-Etxanon bizitzen, nahiz eta gaztetan urte batzuk egin nituen Toronton (Kanada). Hamahiru urteko esperientzia oso aberasgarria izan zen, baina  barruan  beti neraman Euskadira  itzultzearen “harra”, gure gurasoengandik hiru anai-arrebek ikasitako xedea zelako eta, emaitzak ikusita, ematen du ikasgai arrakastatsua izan dela.

Lizentziatua naiz Zuzenbidean eta 2013. urtean Amorebieta-Etxanoko alkate hautatua izan aurretik aholkularitza juridikoko enpresa baten eta aseguru-etxe baten egin nuen lan.

Lehen plano politikora igarotzeko erabakia ez zen erraza izan baina ordurako urteak neramatzan  Zornotzako Uri Batzarreko antolakuntzako barruko karguetan eta orduan bizi genuen bezalako une sozio-politiko nahasiak konpromisoa berritzea eskatu zigun. Konpromiso horren ondorioz hamabi urte egin nituen erakundearen aurrean alkate, politikan zailena den baina, aldi berean, eskerrik onenekoa den kargua betez.

Azken urte hau erabat izan da berritzailea niretzat Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko herria  eskuordetzeko ohorea eta pribilegioa izan ditudalako. Beti bizi izan dut politika grina handiz eta  pentsamendu politiko eta sozialaren historia eta bilakaera interesatzen zaizkit eta, ondorioz, gure bizikidetza zuzentzen duten arauen sorkuntzan parte hartze aktiboa edukitzeko aukera erabat izan da asegarria.

Abertzalea naizen ginoan, nire ametsa euskaldunok laster gure geure etxea edukitzea eta estatu espainiarrean errentadore moduan bizitzearena gainditzea da.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA