Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Joseba Mirena Zorrilla

Joseba Mirena Zorrilla

Joseba deitzen naiz eta balmasedarra naiz -Bizkaiko hiribildurik zaharrena-, 49 urte ditut, dibortziatuta nago eta bi laba ditut.

Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta Justizia Administrazioko funtzionarioa naiz. Txiki-txikitatik bizi izan dut politika etxean, nire gurasoak EAJ-PNVko kideak baitira.

Orain dela 21 urte hasi nintzen Balmasedako Udaleko Kultura, Kirol eta Jai zinegotzi gisa lan egiten, eta hiribilduaren fundazioaren VIII. mendeurrena zela-eta antolatu genituen ekitaldi guztiak koordinatzeko zortea izan nuen. Lau urte geroago, alderdiak alkate izateko proposatu ninduen eta hamalau urte eta erdiz izan nintzen alkate. Urte horietako oroitzapen ahaztezinak gordetzen ditut oraindik. Uste dut urte horietan zehar, beste gizon eta emakume askok egin duten bezala, gure herriak hobetzen lagundu dugula, eta horrenbestez, gure nazioa eraiki eta hobetu dugu, modu positiboan lan egiten beti.

Alaben konpainiaz gozatzea atsegin dut, eta futbola (Balmako bazkidea naiz eta Athletic zalea, umetatik aitarekin joaten nintzen San Mamesera), musika entzutea, bidaiatzea eta beste leku eta kultura batzuk ezagutzea ere gustatzen zaizkit. Dudarik gabe, nire iritziz, Iñigo Urkullu da hurrengo urteetan herrialde hau zuzentzeko pertsonarik egokiena, esperientzia duelako eta balio handiko pertsona delako.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA