Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Josune Gorospe

Josune Gorospe

Dima eta Bilbo artean bizi naiz. Aitortu behar dut gustuko dudala ikastea. Nire bizitzaren denbora zati handia eman dut horretan. Ikasketetan ez dut ohiko ibilbidea egin. Dima eta Igorreko eskola publikoetan ikasi nuen eta Zulaibarren Lanbide Heziketa egin nuen. Horrek  lan mundura eraman ninduen, lana  ikasketekin uztartu ahal izan nuen eta  unibertsitatea ordaindu ahal izan nuen. Enpresa zientzietan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitatean Antropologian lizentziatu nintzen eta aukeraketa askeko kredituak EHUn egin nituen, Kazetaritzan.

47 urte ditut eta 6 daramatzat politikan. Politikan buru belarri murgildu baino lehen, 20 urtetan dinamizatzaile soziokultural gisa lan egin nuen lehenago eta gero kudeaketa administrazioan, Bizkaiko Foru Aldundiko atalburu gisa. Hara itzuliko naiz orain nagoen etapa hau amaitutakoan. Zerbitzu publikoarekin hartu nuen konpromisoa, politika esparrutik zein funtzio teknikotik.

Arratiar irrintzilaria naiz. Bai, abesteaz eta dantza egiteaz gain, irrintziak botatzen ditut, alaitasun eta indar oihuak, euskal emakumeok gure indarra erakusteko botatzen ditugunak. Pertsonek eta herriek zailtasunak gainditzeko eta horien gainetik ere handiago egiteko duten indarrean sinesten dut. Benetan uste dut a alaitasunak energia positiboa sortarazten duela eta  jarrera eraikitzailearekin lan egiten laguntzen duela irain eta deskalifikazioetatik ihes eginez. Ez dago alaitasuna bezalako energia iraunkorragorik!. Herrien kulturaren balioa aldarrikatzen dut gizartearen kohesio elementu gisa.

Harro nago Euskadin, gure nortasunaren elementuak galdu gabe,  gizarte ekitatibo,solidario, mestizo eta anitza sortzeko ibilbidea egiteko gai izan garelako. Hemen bizi garenok euskal herritar senti gaitezen, desberdintasunean berdin izan gaitezen. Eta  ahalegin horretan nago sartuta buru belarri legebiltzarkide gisa eta EAJ-PNV bezalako alderdi abertzale eta humanistaren baitan.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA