Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Iñigo Iturrate

Iñigo Iturrate

Iñigo Iturrate Ibarra dut izena eta duela 53 urte jaio nintzen Bilboko Zazpi Kaleetan. Betidanik izan naiz "saltsa guztien perrexila" eta abesbatzetan abestu nuen, antzerkia egin nuen, gizarte mugimenduetan aritu nintzen eta nire militantziaren bidez lan ezberdinak egin ditut bizitzan, lehenengo kulturgintzan,Labayru Institutuan eta aisialdiko beste jardueretan, eta gizarte eskubideen defentsak eraman ninduen lehenengo Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritzara eta azken urteotan Eusko Legebiltzarrera.

Guillermorekin ezkonduta nago eta zerbaitetaz harro banago,horiek dira Keltze alaba eta Markel semea. Haiekin deskubritzen ditut egunero gauza berriak eta zoriontsu izaten laguntzen didate. Sei neba-arreben nagusiena naiz eta familia babes eta laguntza handia dela uste dut. Familia txikia, bakoitzarena eta familiak,oro har, era guztietako familiak.

Lagunartean egotea gustatzen zait, solasaldi luzeetan, SingStarrrean jolasean eta mahai baten inguruan, sukaldean eta prestatutakoa dastatzen. Sentsazioak deskubritu nituen Terenci Moixen liburuekin, historia liluragarriak Toti Mtnez de Lecearekin eta gizakiaren konplikazioak ezagutu nituen Saramagoren  "Ensayo para la Ceguera" liburuarekin. Maite dut musika,baina opera batzuekin hunkitzen naiz eta negarretan amaitzen dut Rigolettoren "bella figlia del amore" entzuten dudanean.

Maite dut bidaiatzea, familiarekin eta lagunekin, Nafarroako nekazal turismoa zein Salzburgo hiriaren edertasuna, La Habanaren dekadentzia, Irlandaren berdea.... azkenean Parisekin geratzen naizen arren.

Bidegabekeriek haserretzen naute, giza eskubideak urratuak izan direla eta aniztasunaren aurrean batzuetan agerian dagoen intolerantzia ikusten dudanean sumintzen naiz. Amesten dudan munduan bakoitzak nahi duen eran izateko aukera izango du, ezberdinak baina eskubide berberekin. Elkarrekin ikusi ditut gosea eta umeen irribarrea Nairobiko suburbioetan, eta benetan uste dut mundu hobearen alde egiteak merezi duela.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA