Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Joseba Díez

Joseba Díez

Zuria eta urdina dira nire koloreak. Txiki-txikitatik naiz Arabako "Gloriosoko" bazkidea. Nire pasiorik handienetako bat da.

Joseba dut izena, 23 urte ditut eta Araian bizi naiz (Araba). Zuzenbidean graduatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren  Praktika Juridikoko ikasketak egin nituen Arabako Abokatuen Elkargoan. 2016ko otsailetik hona finantza erakunde batean lan egiten dut. Nire denbora librean umeen futbol talde bat entrenatzen dut.

18 urteak bete nituenean EAJ-PNVren alderdikide egitea erabaki nuen,  gure alderdiak gauza guztien gainetik Euskadin bizi garen pertsonak defendatzen dituelako eta, batez ere Euskadi defendatzeko orduan EAJ-PNVk bide baketsu eta demokratikoen aukera hartu izan duelako.

Benetan uste dut Iñigo Urkullu dela Euskadik behar duen Lehendakaria. Eskarmentua dauka kudeaketa lanean eta egonkortasuna bermatzen du, gazteok etorkizunerako bizitza proiektua hasteko behar dugun zerbait.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA