Next Euskadi

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Rakel Molina

Rakel Molina

Rakel Molina naiz, 28 urte ditut eta Eskuernagan jaio nintzen, Arabar Errioxako herririk zoragarrienetako batean.

Kazetaritzan lizentziatu nintzen, hitz egiten ikasi nuenetik izan dudan ametsa betez. Denborarekin, beste pasio batzuk ditudala deskubritu nuen, poesia irakurtzea  besteak beste; musika ere da nire bizitzaren parte bat. Familian ematen ditudan momentuak maite ditut, gauza sinpleak oso bereziak izan daitezkeelako.

Aita izan zen, bera ere EAJ-PNVren alderdikidea, nigan politika piztu zuena, gauzetaz eta errealitateaz ohartzen hasi nintzen une beretik. Uste dut EAJ-PNVrekiko konpromisoa  hartzea izan dela orain arte hartu dudan erabakirik zuzenenetako bat, Alderdiak benetako autogobernua aldarrikatzen duelako eta bere kudeaketa lanarekin erakutsi egin duelako langabezia murrizteko eta ekonomia hobetzeko gai dela, gizarte politikak eta gizarte berdintasuna bultzatzeko gai den neurri berean.

Euskadi askean bizitzea dut amets, gure herria erabat autonomoa izatea. Horregatik, irailaren 25ean, ilusioz beteta espero dut Iñigo Urkullu berriz erre berraukeratua izatea. Urkulluk Euskadi hazi arazi du, urrats sendoz eta pertsonen arazoez arduratuta. Hurrengo lau urteotan ere hori egitea nahi dut. Egin dezagun amets eta lortu egingo dugu.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA