Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Estibalitz Larrauri

Estibalitz Larrauri

Estibaliz Larrauri Aranguren dut izena, 35 urte ditut, Amurriokoa naiz eta bertan bizi naiz. Ezkonduta nago eta seme baten eta alaba baten ama naiz, bat hiru urtekoa eta bestea urte betekoa.

Lehen hezkuntza Aresketa Ikastolan egin nuen eta batxillergoa Amurrioko Zaraobe institutuan. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatu nintzen, HAEEn Hirigintza Masterra egin nuen eta EHUn Oinarrizko Eskubideei eta Botere Publikoei buruzko Masterra, orain arte egin ditudan beste ikastaroez gain. Karrerako funtzionarioa naiz, Teknikari Juridiko gisa lan egiten dut Trapagarango Udalean. Lehenago beste Udaletan lan egin nuen bitarteko funtzionario gisa eta abokatuen bulego batean ere aritu izan naiz. Euskalduna naiz, HAEEren 4. hizkuntza eskakizuna daukat, ingelesez hitz egiten dut eta frantses hizkuntzaren ezagupenak ditut.

Esparru publikoak eta politikak interes handia piztu izan didate beti eta etxean herri honen askatasunarekiko eta demokraziarekiko konpromisoa ikasi dut. Horrek denak bultzatuta, ilusio handiz onartu dut hautagaitza honen kide izateko proposamena, funtzionario izateko oposaketa gainditu ondoren eta beste hainbat helburu profesional eta pertsonal bete ondoren. Politikarako jauzi honek eragiten dit egitasmo honen parte izateko poztasuna eta herri honekin dudan konpromisoa gauzatzen laguntzen dit.

EAJ-PNV da norbanako gisa, emakume, ama, profesional eta herritar  naizen aldetik ditudan eskubideak eta interesak  eta denon eskubide eta interesak ondoen ordezkatzen dituena. Lantalde anitza eta esperientziaduna da,  bertokoa bertotik kudeatzeko,herri honen intereserako egiten dena bermatzeko.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA