Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Unai Grajales

Unai Grajales

Unai Grajales dut izena eta  Vitoria-Gasteizen jaio nintzen duela 38 urte. Ezkonduta nago eta alaba baten eta seme baten aita naiz. Dakidanetik, politikarekiko interesa sentitu izan dut beti. Abertzalea naiz eta, horregatik, ahal izan nuenean EGIkide egin nintzen eta gero EAJ-PNVren alderdikide bihurtu nintzen. Une hartatik, militantzia politiko jarraitua eraman dut beti.

Legebiltzar Taldean hasi nintzen lanean oraindik Unibertsitatean nengoen garaian. Ilusioz betetako denborak izan ziren: Lizarra-Garazi, Estatuto Politiko Berriaren sorrera eta onarpena.... 20 urterekin,hori dena lehen pertsonan bizitzeko aukera izan nuen horrenbeste miresten nituenen ondoan: Ibarretxe, Egibar, Urkullu,...

Harrezkero, Gasteizko zinegotzi eta Arabako Foru Aldundiko Zuzendari izan naiz. Erakunde bietan bizi izan dudana oso aberasgarria izan da.

Azken urteak industria aeronautikoan eman ditut eta nire prestakuntza osatu dut. Bi Master egin ditut enpresa eta berrikuntza alorrean, nire beste pasioa.

Eta orain politika aktibora itzultzen naiz. Ilusioz beteta eta erantzukizun handiarekin.

Gure historiarekin eta gure kulturarekin gozatzen dut. Zaletasunen artean ditut irakurtzea eta gure Herria txirringaz edo oinez ibiltzea. Azken urteotan arineketan egitera zaletu naiz.

Niretzat benetan gozagarria da amantala janztea eta betiko lagunak mahai baten inguruan elkartzea. Eta, jakina, denbora guztia beti da gutxi familiarekin egoteko bada.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA