Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Ana Oregi

Ana Oregi

Ana Isabel dut izena, baina denek Ana esaten didate. Eibarren jaio, Errioxan hezi, Donostian eta Iruñean ikasi, eta Gasteizen bizi.

Hiru seme-alaba ditut, bi neska eta mutil bat, hirurok unibertsitatean; beraiek dira nire altxor handiena.

Aspalditik Gasteizen bizi naiz, hemen egin  dut nire bizitza profesionala. 26 urterekin arkitektura ikasketak bukatu bezain pronto, Gasteizko udaleko hirigintzako arkitekto plaza bat atera nuen oposaketaz eta 9 urtez aritu nintzen udalean arkitektoaren lana egiten.

Asko gustatzen zait nire lana, hiria aztertu, ezagutu, biztanleekiko harremana…benetan aberatsa eta erakargarria. Lan horrek  eraman ninduen politikara: etxebizitza, ura, lurralde antolamendua, ingurumena izan ditut aztergai eta guztietan asko ikasteaz gain  nire onena ematen saiatu naiz, Euskadi hobetzeko eta gure gizartea mundu mailan bizi kalitateagatik kokatzeko.

Musika, liburuak, eta paseoak dira nire denbora librean gustoko dudana, baina gehien gustatzen zaidana nire familiarekin bidaiatzea da, edozein tokira, beste kulturak ezagutzeko, atseden hartzeko, eta gure artean harremanak estutzeko. Ez dago munduan  hoberik!

Azken lau urteetan Lehendakari Urkulluren Gobernuaren kide izan naiz eta argi daukat, aukera hoberena Euskadi gidatzeko, Bera dela.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA