Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Gure Legebiltzarkideak

rss Ezagutzera eman
Luis Javier Telleria

Luis Javier Telleria

Luis Javier Tellería dut izena eta Antzuolan (Gipuzkoa) jaio nintzen. 1986 urtean Gasteizek bere ateak zabaldu zizkidan eta gazteiztar egin ninduen. Green Kapital deitzen dugun horretan bizi naiz baina sekula ez dut sorterria ahaztu. Ahal dudan guztietan bueltatzen naiz.

Biologian doktore egin nintzen EHUn. Sasoi batean Itsasoko Biologia alorreko ikertzaile izan nintzen baina laster Administrazioko lanetan hasi nintzen, bereziki Nekazaritza eta Arrantzarekin zerikusia dutenetan.

Gasteizera iritsi eta gutxira, Eusko Jaurlaritzako ordezkari askoren lana ezagutu ondoren, hauen artean José Manuel Goikoetxearena, EAJ-PNVren alderdikide egitea erabaki nuen sigla horien babesean pertsona zentzudunak, langileak eta sentiberak batzen zirela ikusi nuelako. Euskadin bizi diren pertsona guztien bizitza kalitatea hobetzea zuten helburu.

Hori dena egiaztatu ahal izan nuen Eusko Jaurlaritzan eta Arabako Foru Aldundian izan nituen erantzukizunetan. Iragan legealdian Arabako legebiltzarkide aukeratu ninduten herrikideek.

Politika aktibora eman dudan jauziak azken urteotan eskaini dizkit herriaren eta herrikideen alde lan egiteko aukera eta gaitasuna.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA