Prentsa Aretoa

2019/05/09

Mikel Arruabarrena: “Gure kultur ondarearekin dugun konpromisoa alboraezina da eta alderdikerien gainetik dago”

Eusko Legebiltzarrak Kultur Ondarearen Lege berria onetsi du. Legeak indartu egingo ditu gure kultur ondarea osatzen duten elementu guztien “defentsa, difusioa eta sustepena”

rss Ezagutzera eman
Mikel Arruabarrena: “Gure kultur ondarearekin dugun konpromisoa alboraezina da eta alderdikerien gainetik dago”

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Arruabarrena EAJ-PNVko legebiltzarkideak pozez hartu du Euskal Kultur Ondarearen Lege berria onartu izana, eta lortutako adostasun-maila altua. Esan duenez, “gaur onetsitako legea erreferente izango da ondarea zaintzeko. Eta, zalantzarik gabe, egun dauden legeen artean, bermatzaileenetakoa eta administrazioari gehien exijitzen dionetakoa”. Esparru legal berriak aldatu egiten du 1990eko legea, edukiak eguneratuz eta indartuz gure kultur ondarea osatzen duten elementu guztien defentsa, difusioa eta sustapena. Gainera, nabarmendu du Arruabarrenak, legeak zabaldu eta demokratizatu egiten duela kultur ondarearen kontzeptua, barnebiltzen baititu euskal kulturaren parte diren adierazpen eta tradizioen kategoriak, adibidez bertsolaritza, musika, dantza edo gastronomia. “Ondare inmaterialaren aldeko politika publikoak indartzen dira, eta ondare hori zaintzen duten kolektiboen baitatik egiten da. Bertsolaritza defendatzen da bertsolaritzatik, ofizioak horiek lantzen dituztenengandik, eta jai ekitaldiak horiek antolatu eta bizi mantentzen dituztenengandik. Lege demokratikoa da eta partehartzea sustatzen du, urrundu egiten da ikuspegi paternalista edo kontserbazionista horretatik”.

KONPROMISO ALBORAEZINA

Lege honen ondorioz, kultur ondarea oraineko eta etorkizuneko elementu bihurtzen da; elementu bat zeina oinarritzen baiten gure identitate kultural eta sozialean, eta alderdikerien gainetik dagoena. “Gaur, talde guztiok erakutsi dugu gure kolore politikoen gainetik dagoela gure kultur ondarea. Konpromiso alboraezina, eta horri balioa eman behar diogu. Gure ondareak esaten digu zer ginen, zer garen eta zer izango garen. Horren babesak alderdikeriak gainditu ditu gaur. Gure ondarearen defentsan bat egiten ez badugu, non elkartuko gara Euskadiko sentsibilitate politiko anitzak?