Prentsa Aretoa

2017/03/08

Eusko Legebiltzarrak Memoria eta Bizikidetza Ponentzia sortu du, Ana Oregi jeltzalea buru duela

Iñigo Iturrate izango da EAJ-PNVren titularra lantalde honetan. PPk ez du parte hartuko, bere erabakiz. “Aukera daukagu adostasunez bakea eta askatasuna finkatzeko eta Eusko Jaurlaritzari laguntzeko bere memoria eta bizikidetza politika guztiak garatzen”

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarrak Memoria eta Bizikidetza Ponentzia sortu du, Ana Oregi jeltzalea buru duela

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean eratu dute ofizialki Memoria eta Bizikidetza Ponentzia, parte hartuko duten legebiltzarkideak izendatuta. Ana Oregi jeltzalea izango da presidentea, eta Iñigo Iturrate EAJ-PNVren ordezkaria. PP da parte hartuko ez duen alderdi bakarra.

Ponentzia laster bilduko da berriro, alderdiek beren lan-proposamenak eta jarraitu beharreko metodologia aurkeztu ditzaten. Iturratek adierazi du bederatzigarren legegintzaldian lortutako akordioak direla abiapuntua; zoru etikoa delakoa. “Urte batzuk pasa dira ordutik, eta berri ona litzateke adostasun horiek eguneratzea eta berrestea, aldaketa sozialak eman baitira eta garai hartan orain badagoen alderdi bat (Elkarrekin Podemos) ez zegoelako. Bere iritziak ere entzun behar ditugu, eta eurek horren inguruko gogoeta egin behar dute”.

EAJ-PNVren legebiltzarkideak aitortu du aurreko legegintzaldia alferrikakoa izan zela, Ponentziak ez zuelako funtzionatu. Hala ere, “gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten jarraitu zuten. Memoria, justizia eta giza eskubideen alorretan plan eta politika publikoak garatu zituen”. Esan duenez, gure ardura da gobernuari lan horietan laguntzea eta Giza Eskubideen alorrean agenda berri bat sartzea; eta horrekin, errealitate berriak, hala nola errefuxiatuen krisi humanitario aedo dibertsitatea eta inklusioa bezalako kontzeptuak. Helburu berri horiek batera landuko dira, aspalditik mantentzen direnekin batera indarkeriaren amaiera eta Euskadin bizikidetza normalizatzea lortzeko. Hori dela eta, Iturratek gainontzeko alderdiei dei egin die “aukera hau aprobetxatu dezaten eta elkarrizketa zintzoz eta arduraz adostu eta ekin diezaioten bake eta bizikidetza eszenatoki batera eramango gaituen bideari. Erronka horiek gure ahalegina merezi dute”. Ondorioz, PPri dei egin dio bere erabakia berriro pentsatu dezan eta lan horiekin bate gin dezan, “zeregin horretan guztiok beharrezko garelako”. Ordezkari jeltzaleak ezker abertzaleari ere dei egin dio, iraganaren berrikusketa kritikoan daukan egitekoa zuzendu dezan eta atzean utz ditzan beste garai batzuei dagozkien inertziak.

   Agenda

29Maiatza

Astelehena

21:30

30Maiatza

Asteartea

09:00

30Maiatza

Asteartea

21:30

AGENDA IKUSI

Aberri Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen