Prentsa Aretoa

2017/03/08

EAJ-PNVk Emakumeen Nazioarteko Eguna babestu du Eusko Legebiltzarrean

Euzko Abertzaleak talde parlamentariak bat egin du Martxoaren 8rako euskal ganberan antolatutako geldialdiarekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Emakumeen Nazioarteko Eguna babestu du Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

  • Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017
    2017/03/08

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

EAJ-PNVko legebiltzarkideek Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguneko hamar minutuko kontzentrazioa babestu dute, “Nosotras paramos” proposamena dela eta. Horretarako, talde guztiek adostutako Adierazpen Instituzionala irakurri dute Eusko Legebiltzarreko kanpoaldean, egoera injustiak argitara emateko eta konponbiderako beharrezko aldaketak eskatzeko.

Adierazpen instituzionalak nabarmentzen duenez, “demokrazia ezin da eraiki emakumeak gabe; beraz, guztiok egin behar dugu lan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarria eta benetako berdintasuna lortzeko baldintzak bermatzen dituzten politikak bultzatzen, arlo guztietan”.

Adierazpenak jarraitzen duenez, “denok egin behar dugu lan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde, erakundeetatik eta gizartetik bertatik, lanaren banaketa ekitatiboa eta enplegu duina lortzeko, arretako eta zaintzako lanak eta aisialdiko denbora partekatzeko, afektibitatea eta sexualitatea modu anitz, aske eta seguruan bizitzeko, estereotipoak eta rolak gainditzeko, sexu-erasoen eta eraso sexisten aurka borrokatzeko, matxismoaren aurka egiteko errotik, prekarietateak eta pobreziak emakume-aurpegia izatea saihesteko, eta erabakiak hartzeko garaian guztiok parte hartu ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko”. 

   Agenda

26Ekaina

Astelehena

21:30

27Ekaina

Asteartea

09:00

27Ekaina

Asteartea

21:30

AGENDA IKUSI

Aberri Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen